Victoria Hale
Hale Doktorea, Estatu Batuetako San Frantzisko hirian bizi da. Zientzialari farmazeutikoa eta ekintzaile soziala da osasun global arloan. Martxan jarri duen bere Ametsa gizaki guztientzako sendagai berriak garatzea da, osasun dezberditasunak murrizteko erronka bereziarekin. 2000. urtean Institute for OneWorldHealth fundatu zuen, Estatu Batuetako irabazasmorik gabeko lehen enpresa farmazeutikoa, gaur egun Presidente emeritua izanik. 2008. urtean Medicines360, fundatu zuen, enpresa farmazeutiko mota berri bat, irabazasmorik gabekoa ere, eta salmentaren onurei esker autoiraunkorra. Victoriak, etekin ekonomikoa bere xedea burutzeko baliabidetzat hartzen du, ez helburu nagusitzat
2005. urtean The Economist Aldizkariak Hale Doktoreari Gizarte eta Ekonomiko Berrikuntzaren Saria eman zion, eta Glamour Maganizek 2007.urtean Urteko Emakumea izendatu zuen.
Halla Tómasdóttir
Halla Tómasdóttir oreka handiagoko baloreek mundu iraunkorragoa eta osasungarriagoa eragingo dutelakoan dago. Arrazoi honengatik, Halla Audur Capital-aren kofundatzaile eta presidentea da. Audur Capital, 2007.urtean sortutako inbertsio enpresa da, finantza munduan emakumezkoen baloreak integratzearen helburuarekin. Erakundearen jarduera gidatzen duten baloreek hauexek dira: independentzia, arriskuaren ezagutza, mezu zuzena, gardentasuna, kapital emozionala eta baloredun etekinak.
Halla osasun eta farmazia enpresa den Veritas Capital-eko presidentea da, baita telekomunikazio arloko TAL-ena ere. Islandiako Merkataritza Ganbarako Zuzendaritza Batzarkide da, eta berriki Pepsi Cola-ri lotutako eta Islandiako kontsumo produktuen enpresarik handien den Olgerdin-eko batzarrean sartu da. Islandiako Burtsako kanpo kontseilaria izan da, baita Sjova-koa ere, Islandiako aseguru empresa handiena.
Hallak sari asko jaso ditu, horien artean Women in Business-ko 2008 ko Bikaintasun Saria. 2011.urtean, Newsweek Magazine-k “Mundua inarrosten duten 150 Emakume” zerrendan Halla izendatu zuen.
Rosana Agudo
Rosana Agudo, Bilbon jaioa, gizakiaren barru-garapenarekin dagozkien arlo eta tradizio kulturaletan ikertzailea eta jakitua da. Azkenengo 19 urteetan Vision-Coach moduan, pertsonak beraien ikuspegia ekintzan jartzen etengabeko garapenean laguntzen ditu. Hiritargo Kontzienterako Lur Gozoa Plataformaren fundatzailea. Emakumeren Lidergoaren MIRRA Elkartea-ren kofundatzailea. TTi, Barne Eraldaketarako Teknologia-ren Kide Zuzendaria; Kontsultora honek, 2005. urtean sortua, Ezagutzaren Gizartean sartu ahal izateko eredu mentalaren aldaketa egiten laguntzen ditu. VisionToAction International School for Changemakers Erakundea zuzentzen du, non changemaker-ak diren liderrak prestatzen eta laguntzen dituzten, munduan azaleratzen ari diren sareak sortuz eta sare horietan parte hartuz.
Irena Ateljevic Jureta
Ateljevic Doktorea komunitateen buru-jabekuntzaren bidezko garapen iraunkorraren alorreko akademikide eta ikertzaile famatua da. “Academy of Hope” lideratu du, mundua zabaleko akademikide batzuen ekimena, non Goiko Hezkuntzan bizitzan zeharreko ikazkuntza oinarri sendoak errotzeko lan egiten duten. Wageningen-go Unibertsitatean Ingurumen Zientzietako Departamenduan irakaslea, bere ikasleen estimu handian, bi ikasturte jarraian urteko irakasle onena izendatua izan da. Halaere, berriki Unibertsitatean zuen kargua utzi du, bere jatorrizko herrian (Kroazia) bere bizitzako ametsa gauzatzeko. Phoenix Arbor Proiektua, topaleku inspiratzailea, ekintzari bideratua, izpiritu eta adimen irekientzako, plazaratzen ari diren changemaker eta liderrentzako.
Anandi Bretón
Anandi Bretón Iruñatik Auroville*-ra joan zen bizitzera 1995.urtean, eta geroztik han bizi da. Aurovillen bizi izandako 16 urte hauetan, honako arlo eta proiektuen arduraduna izan da:
Plangintza eta garapen departamenduko Idazkaria 6 urtetan. (Auroville, 50.000 biztanleko asmo-hiria da, parametro ekologiko, iraunkor eta multikulturalak jarrituz). Paris, Venezia eta Koloniako udaletxeen parte hartzearekin, Europar Batasunak duen Asia-Urbs programak babestutako zenbait kooperazio proiektuen kudeaketa.
Gaur egun, ekonomia alternatibo baten sustraitutako banaketa-gune den 'Pour tous' proiektuaren kudeaketa darama. Zentru honen helburua hirian bizi diren pertsona guztien elikadura eta etxebizitzako funtsezko beharrak betetzea da. Kontsumo berri baten moduko ikergune bezala planteatu da, kontzienteagoa eta parte-hartzaileagoa.
*Auroville, 1968.urtean Indiako Tamil Nadun sortutako nazioarteko komunitatea da. Gaur egun, 35 nazionalitate ezberdinetako 2.000 pertsona bizi dira. Auroville, Indiako Gobernuak eta Unesco-k berretsi eta babestutako fundazioa da.