Ekimen honen jaiotze prozesuan, talde eragileak, sortzen ari ginen ekimenaren izendatzearen arazoarekin topo egin genuen.
“Egiteko modu berriak”, hau da, mentalitate berri batekin gauzatzen ari diren “martxan dauden ameslarien” erreferentziak erakustea oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun, eta gure Egitarauak sentsu horretan esperientzia nabarmenak duten hizlariak ditu.
Honekin lotuta ezinbestekoa zen elkarrekintza tartea sortzea, parte hartzaileek, gure esperientzietan baita pertsona hauen esperientzietan ere inspiratuta, proposamen berriak partekatzeko eta sortzeko.
Seminarioa? Kongresua? Simposium-a?... hitz hauek ez gintuzten bete. Prozesuan “Unconference” hitza ezagutu genuen. Unconference-an parte hartzaileak parte hartze aktiboa eta protagonista izatea oinarrizkoa da, “peer-to-peer” parte hartzea deritzona. Berdintasun modu batean.