Lur Gozoa – Hiritargo Kontzienterako Plataforma – eta Mirra – Emakumeren Lidergoaren Elkartea – osatzen dugun pertsonok gizakiaren etorkizun hobeago bat nahi dugu eta horretan sinesten dugu, eta gizon-emakume bakoitzak gizaki hobe horren ernatzearen alde egin dezakegula.
Gure jardueraren bitartez Pertsonak eta Erakundeak ezagutzen ari gara, konponbide berriak eskeintzen dutenak arrakasta lortuz, aberastasun iraunkorra eta inklusiboa eraginez. Esperientzia horietan erreferentzi moduko “kodigo” berrien gakoak aurkitu ditzakegula uste dugu, ez ezinbestean errepikatzeko, baizik eta inspirazio moduan eta gure xedeak lortzeko energia bezala erabiltzeko.
Hau dela eta, ekintza honetako antolatzaile eta parte hartzaileek, hiritar bezala, hiritargoari parte hartzeari deitzen diogu. Hauetarako:
- “egiteko modu” berriak, integratzaileagoak, sortu eta eragiten ari diren Pertsonak eta Erakundeak ezagutzeko eta beraiengandik inspirazioa hartzeko, horren bidez interesatzen zaizkigun gaiei buruz ezagutza handitzeko,
- bakoitzak gure ikuspegia eta esperientzia eskeintzeko, beste pertsonekin konpartitzeko, gaur egun ditugun erronkeen jatorrien hausnarketa sakona egiteko eta,
- gure Gizartea eraldatzeko erabilgarriak izan daitezkeen ekintza-proposamenak sortzeko, hiritar parte hartze metodologi berriak ikasten eta egiten ditugun bitartean.